Lengoaia informatiko

Lengoaia edo hizkuntza informatiko bat ordenagailuek erabiltzen duten hizkuntza bat da, edo horiekin lotuta dagoena. Askotan, termino hau programazio-lengoaiaren sinonimo gisa erabiltzen da, baina hizkuntza informatiko batek ez da programazio-lengoaia bat izan behar beti.

Adibidez, HTML bezalako markatze-lengoaia bat ez da programazio-lengoaia bat, baina bai lengoaia informatiko bat.

Oro har, beste edozein hizkuntza gisa, lengoaia informatiko bat sortzen da zerbaiten informazio bat ordenagailuan oinarrituta norbaiti transmititu behar zaionean.

Programazio-lengoaia programatzaileek erabiltzen duten euskarria da programa bat sortzeko; markatze-lengoaia bat euskarria da ordenagailu bati formatua edo dokumentu baten egitura deskribatzeko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search